Skip to main content

ASOCEX

2010/25 Beriango Udala eta Moreluzea udal enpresa (2009)

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Beriaingo Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Honetaz gain, Moreluzea udal enpresaren kontuak ere aztertu ditu. Etxebizitzak bultzatzeko sortu zen enpresaren akziodun bakarra udala da. Fiskalizazioa Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Nafarroa Bai taldeak proposatuta, eta baita aipaturiko enpresaren Administrazio Kontseiluak ere.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Beriaingo Udalak 5,7 milioi gastatu eta 6,2 bildu zituen. Moreluzea enpresak, berriz, zazpi milioi eta erdiko gastu eta diru-sarrerak izan zituen.

Udalaren kontu orokorrari dagokionez, gastuak 5,7 milioikoak izan ziren, eta diru-sarrerak, berriz, 7,5 milioi. Moreluzearen gastu eta diru-sarrerak 7,5 milioi izan ziren.

Udalaren kontuek ongi islatzen dituzte diru-sarrerak, gastu, ondare egoera eta eragiketen emaitzak. Badira, hala ere, bi salbuespen: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago eta kobratzeke zegoen 2,3 milioiko dirutza ez dela zortzat hartu.

Txostenak dioenez, udalaren ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten da.

Beriaingo Udalaren finantza-egoerak txarrera egin du: ohiko diru-sarrerak txikiagoak dira funtzionamendu gastuak eta finantza zama baino. Beraz, aurrezki negatiboa sortzen ari da: iaz 200.000 euro. Epe luzeko zorra 2,6 milioikoa da, iaz harturiko milioi eta erdiko mailegua ere kontuan harturik.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastua nabarmen handitu zen, batez ere inbertsioetan, langilerian eta transferentzietan. Diru-sarrerak ere handitu arren, zergen bidezkoak murriztu egin dira, batez ere etxegintzaren krisiak eraginda.

Egoera hau ikusita, Comptos Ganberak ohiko gastu eta diru-sarreren arteko oreka berreskuratzeko neurriak eskatzen ditu.

                                                                                   Moreluzea udal enpresa

Moreluzearen kontuek, pare bat salbuespen kenduta, ongi islatzen dituzte enpresaren ondarea, finantza-egoera eta eragiketak. Indarrean dagoen legedia ere bete egiten da.

Enpresaren finantza egoerari dagokionez, hasierako kapitala oso txikia zen, eta kanpoko finantzazioa behar zuen. Iaz etxebizitzak egiten ari zenez, balantzea desorekatu egin zen. Hori udal enpresak desegiteko arrazoi izanik, Udalak egoera konpontzeko konpondu egin zuen, 64.000 euro jarriz.