Skip to main content

ASOCEX

2011/01 Iruñeko Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/01 Iruñeko Udala (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena kaleratu du

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek –Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 284 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz,294 milioikoak izan ziren.

Gastuetan handiena inbertsioak dira, 100 milioi gastatu baitziren. Azpimarratzekoa da Espainiar Gobernuak bultzaturiko E Planaren bitartez eginikoa, 28 milioikoa izan zelako. Langilerian 84 milioi gastatu ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 73 milioi.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziei esker 90 milioi lortu ziren, kapital transferentziek 62 milioi egin zuten eta zergen bitarteko diru-sarrerek 59 milioi eman zituzten.

Azken urteotako datuak ikusita, zorra hartzeko ahalmenak eta biztanleko zergen bitartez jasotakoak gora egin dute. Biztanleko zorra ere nabarmen handitu da, aurreko datuekin alderatuz. 2009ko amaieran 507 eurokoa zen.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontu kitapena eta urte amaierako emaitza ekonomikoa. Salbuespen bakarra dago: funtzionarioen montepioak sorturiko gastuak ez direla kontuan hartu.

Legezkotasunari dagokionez, Udalaren ekonomia eta finantza-jardueran bete egiten da indarrean dagoen legedia.

Aurreko urteetako gomendioen jarraipena ere egin da. Alde horretatik, Hirigintza-Gerentzia poligonoen kontuen itxiera egiten hasia da. Aparteko orduei dagokienez, 46.000 egin ziren eta kostua 787.000 eurokoa izan zen. Langileen aparteko ordu gehienak Udalzaintzarekin Sanferminetarako sinaturiko hitzarmenaren ondorio dira.

Comptos Ganberak Udalaren antolaketa sistema ere aztertu du: 14 arlo dira, langileriaren herena biltzen duen Udalzaintza barne. Horrez gain, Alkatetzaren kabinetea eta udal Gerentzia. Txostenak dioenez, ez dago batere garbi arlo horietako batzuk beharrezkoak ote diren, langile gutxi eta jarduera eskasa dutelako.

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu, horien artean, aparteko orduen beharra hobeki azaltzea eta Web orrian ematen den informazioa osatzea, aurrekontua ez ezik, aurrekontu-betetzea eta auditoriak ere sartuz.