Skip to main content

ASOCEX

2010/07 Iruñeko Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/07 Iruñeko Udala (2008) ()

Nafarrako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2008ko kontu orokorra, legeztasuna eta finantza egoera aztertzen ditu. Halaber, azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin du.
Txostenak dioenez, Iruñeko Udalak 255 milioi gastatu zituen 2008ko ekitaldian. Diru-sail nagusiak honakoak izan ziren: langileria (81 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (73 milioi) eta inbertsioak (71 milioi). Dirusarrerei dagokienez, 277 milioikoak izan ziren: 134 ohiko transferentziei esker lortu ziren, 47 zuzeneko zergen bidez eta 37 udal ondasunen salmentaren bitartez.
Iruñeko Udalak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2008ko aurrekontu kitapena ere. Salbuespen bakarra da udal montepioko funtzionarioen pentsioek eragindako gastua ez dela kontuan hartu.
Legezkotasunari dagokionez, Iruñeko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.
Txostenak udalaren finantza-egoera ere aztertu du. Urte amaieran 8,3 milioiko superabita izan zuen, baina diruzaintzako gerakina negatiboa izan zen: 12 milioi. Azken urteotako datuak ikusita, argi iksuten da zorpetze-maila urtetik urtera jeitsi egin dela.
Comptos Ganberak udalaren kudeaketa hobetzeko neurri batzuk eskatzen ditu, horien artean barne kontrola indartzea. Diru-laguntzei dagokienez, irizpide argi eta berdinak eskatzen ditu, eta baita laguntzen erabilera egokia frogatzeko jarduera plana ere.
Azkenik, Sanferminetako zentro tematikoaz ere iritzia ematen du, “udalaren inbertsiorik garrantzitsuenetakoa” baita. Txostenak dioenez, 2004koa da bidegarritasun plan bakarra, baina ordutik kokapena eta finantzaketa-sistema ere nabarmen aldatu dira. Orduko inbertsioa 32 milioikoa zen: Udalak 8,4 jarri behar zituen, Europar Batasunak 3,6 eta gainerakoren finantzaketa mailegu bidez egin nahi zen. Hori dena aldatuagatik, Udalak ez du beste bidegarritasun planik egin, finantzaketa eredua aldatzean Udalarendako baldintzak hobeak direla argudiatuz.
Comptos Ganbera ez dago ados horrekin. Izan ere, inbertsio publiko guztiek, are gehiago dirutza handia eskatzen dutenek, bidegarritasun plana behar baitute, administrazioen arteko finantzaketa-banaketa edozein izanik ere.