Skip to main content

ASOCEX

2011/03 Burlatako Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/03 Burlatako Udala (2009) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2009ko kontu orokorra aztertzen da, eta baita legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera ere.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak19,5 milioi gastatu eta 17,9 milioi bildu zituen. Aurreko ekitaldiko datuekin alderatuz, gastuak %18 handitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %5. Gastu nagusiak honakoak dira: Langileria (9 milioi), inbertsioak (4,4 milioi) eta ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa (3,6 milioi). Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 7 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,6 milioi eta tasen bitartez bildurikoa 2,5 milioi izan zen.

Comptos Ganberak dioenez, kontu orokorrak ongi islatzen du udalaren egoera, baina bi salbuespen daude: eguneratu gabeko ondasun zerrenda eta bidegarritasun ekonomikoaz dagoen kezka.

Legezkotasunari dagokionez, bi urratze aipatzen dira: batetik, Udalak ez dituela kontuan hartu Toki Ogasunen Legeak diruzaintzako gerakin negatiborako agintzen dituen neurriak. Eta, bestetik, Udalak hirigintza udal enpresari eginiko enkarguak.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak 2006an Sociedad Urbanística Municipal udal enpresa sortu zuen.Azken urteotan, lur-sail batzuk eman dizkio etxebizitzak bultzatzeko. Horri aurre egiteko, udal enpresak beste bi enpresa sortu ditu, kanpoko akziodun pribatu batekin.

Bestalde, Udalak obra batzuk eman dizkio bitarteko eta langilerik ez duen udal enpresari, lanen kontrola ere bere gain utziz. Obra horien artean daude 0-3 urte bitartekoendako eskola eta herriko tailer eskola. 2009ko amaiera arte, enpresak 4,2 milioiko obrak bereganatuak zituen horren bitartez.

Comptos Ganberak ez du begi onez ikusten Burlatako Udalak hirigintza kudeatzeko duen modua. Izan ere, Udalei dagokien lan hau burutzeko enpresak sortzea gardentasuna eta kontrolaren aurkakoak dira. Enpresari 2009an emaniko enkarguek egoera are ilunago bihurtzen dute.

Finantza egoera

Udalaren finantza egoerari dagokionez, txostenak aurrekontu-emaitza eta aurrezki negatiboak aipatzen ditu, eta baita zor-maila handia ere, azken hau zor-muga baino handiagoa delako. Epe luzerako zorra 3,6 milioikoa da, eta diruzaintzako gerakina ere negatiboa da 1,9 milioitan.

Datu hauek guztiak ikusita, ez dago batere garbi Burlatako Udala gauza izanen ote den gastuei aurre egiteko. Beraz, Comptos Ganberak bidegarritasun plana egitea behar-beharrezkotzat jotzen du. Horretarako kontuan hartu beharrekoak dira, besteak beste, udal zerbitzuak, zergen presioa, gastu arrunten kontrola eta Erripagainatik etor litezken diru-sarrerak.