Skip to main content

ASOCEX

2008/26 Nafarroako Zelula, Ehun eta Odol Isuraldatze Zentroaren funtzionamendu eta kudeaketari buruzko txostena

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Odol Bankuaren kudeaketari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, Nabai taldeak eginiko eskaerari erantzunez.

Txostenak dioenez, Nafarroako Odol Bankua 1947an sortu zen, garai hartako Osasun Institutuaren ataltzat. Gaur egun Osasunbideak dauka zerbitzua kudeatzeko ardura eta 57 langile ari dira horretan, erdiak aldi baterako kontratudunak.

Bankuaren jarduera nagusia ospitale publiko eta pribatuek behar duten odola ematea da. Osasunbideako ospitalei odola ez ezik, odol plasma ere ematen die.

Comptos Ganberaren iritziz, Odol bankuak Nafarroak dituen beharrak bete egiten ditu.Kontuan hartzekoa da osol emaleen kopurua oso handia dela Nafarroan, Estatuko handienetakoa. Horri esker, Nafarroako beharreei erantzuteaz gain, beste lurraldetara ere bidali ohi da hemengo odol emaleek emaniko odol eta gainerako produktuak.

Nafarroako Odol Bankuak ISO, CAT (Odol isuraldatzearen batzordeak emanikoa) eta antzeko agiriak eskuratu ditu.

Dena den, Txostenak hobetu beharreko arlo batzuk aipatzen ditu. Horietako bat da hainbat urtetarako hemoterapia plana onartzeko beharra. Planak beharrak, lehentasunak, helburu nagusiak eta urtekoak, neurgailuak eta hori dena egiteko behar diren baliabideak zehaztu beharko lituzke.

Langileen arteko tira-birak eta arazoak ere aipatzen dira. Comptos Ganberaren arabera, barneko giroa hobetzeko neurriak hartu behar dira. Txandaka aritzen diren langileen kopurua gutxitu, absentismo tasa handia aztertu, aldi baterako kontratazioa gutxitu eta komunikazioa areagotu dira, besteak beste, txostenak proposatzen dituen neurriak.

Osol Bankuaren eta Odol Emaleen Elkartearen arteko harremanak ere ez dira onak. Txostenak beharrezkotzat jotzen du koordinazioa eta jardueren plangintza hobetzea. Bestalde, Odol Bankuak bere gain hartu behar luke Gobernuak Odol Emaleen elkartearekin duen hitzarmenaren jarraipena egiteko ardura.

Txostenak dioenez, ez dago ¿zelula eta ehun¿ arloko jarduera koordinatzen duen zerbitzurik. Osasunbideak beharrak etorri ahala erantzun egiten du, ospitaleei emaniko baimen eta hitzarmen bitartez. Comptos Ganberaren ustetan, plan bat egin beharko litzateke epe ertain eta luzera begira, hemodonazio eta Odol isuraldatze planarekin batera.

Azkenik, zentroaren ekonomia jarduerari dagokionez, kontuek ongi islatzen dituzte diru iturri eta gastuak, baina kontu sistema hobetu liteke, kostuen gaineko informazioa emanez. Legezkotanaren gaineko iritzia ere aldekoa izan arren, datuen babeserako legedia zorrotz betetzeko gomendioa ematen du.