Skip to main content

ASOCEX

2012/36 Garesko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/36 Garesko Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Garesko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostena udalaren osoko bilkurak eskatu zuen.

Garesko Udalak bi erakunde autonomo zituen 2010ean: Musika eta Lurzoru Patronatuak, eta azken honen menpeko enpresa bat. Dena den, 2010ean berean Udalak bi erakundeak desegitea erabaki zuen. Bien diru-kontuak, eta batez ere Udalak bietan eginiko diru-sarrera argitzeko, fiskalizazio sakonagoa egin izan da.

Izan ere, patronatuaren eta bere enpesaren arteko jarduera aztertzeko arazo larriena dokumentazio falta da. Bien akordioa biltzen dituen akta libururik ere ez dago.

Txostenak dioenez, Garesko Udalak hiru milioi gastatu zituen 2010ean, eta 2,8 milioi bildu. Ohiko diru-sarrerek behera egin zuten eta funtzionamendu-gastuek, berriz, gora. Beraz, ohiko sarrerak ez ziren aski izan finantza-zamari aurre egiteko. 2010eko amaieran, udalaren zorra 245.000 eurokoa zen eta ez zuen zor gehiagorik hartzeko ahalmenik.

Udalaren kontu orokorrak ez du finantza egoera islatzen. Izan ere, badira balio handiegia duten saldo batzuk, beste batzuen doiketa gaizki dago eta besteren bat okerra da.

Legezkotasunari dagokionez, krediturik gabeko gastu batzuk onartu ziren, 300.000 eurokoak. Gainera, justifikatu gabeko diru-mugimendu eta kobrantza batzuk daude. Horrela, idazkariari “familia laguntza” kontzeptuagatik egin behar ez ziren ordainketak salatzen dira, 7.000 euroren ingurukoak. Halaber, idazkariak berak, 6.000 euro kobratu zituen udalari eginiko abokatu-lanengatik, funtzionario izatearekin bateraezina izan arren. 2010ean idazkariak berak 2.000 euroko ordainketa egin zion bere buruari baja hartuta zegoelarik, Udalari eginiko lan batengatik. 

Bestalde, udal kontu batetik 60.000 euroko transferentzia egin zen idazkari ohiaren banku-kontura. Idazkariak dioenez, berak aurretik diru-arazoak zituen lurzoru patronatuari eginiko diru aurreratzearen itzulpena zen.

Kontuen Ganberak gomendio batzuk eman dizkio udalari kudeaketa hobetzeko. Horien artean, gaizki ordainduriko dirua berreskuratzeko ahaleginak egin ditzala. Bestalde, ondasun zerrenda egiteaz gain, udalaren kontu guztiak ongi aztertu behar dira. Azkenik, inbertsioak lehenetsi eta udal zerbitzuen kudeaketan eraginkorragoa izan behar dela azpimarratzen da.