Skip to main content

ASOCEX

2012/37 Burlatako Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/37 Burlatako Udala (2011) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2011ko kontu orokorra aztertzen da, eta baita legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera ere.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 18,2 milioi gastatu eta 26 bildu zituen. Dena den, egin beharreko doikuntzak eginak, superabita 800.000 eurokoa izan zen.

Gastu nagusiak honakoak dira: Langileria (%48), beste ohiko gastuak (%31) eta inbertsioak (%15). Finantza zamari aurre egiteko gastuen %6 erabili zen. Diru-sarrerei dagokienez, ondare bidezkoak %38 dira, transferentziek %32 egin zuten eta zergen bidezkoek %30.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, udalak %2,4 gehiago gastatu zuen eta diru-sarrerak %36 gehitu ziren, Erripagainako lur-sail batzuen salmentaren ondorioz.

Epe luzeko zorra 1,8 milioikoa da, zor gehiago hartzeko legeak finkaturiko mugatik behera.

Laburbilduz: finantza egoerari dagokionez, Burlatako Udalak arazoak ditu ohiko diru-sarrerekin gastuei aurre egiteko. Izan ere, kontuen oreka ez ohiko sarreren bidez lortu du, hirigintzatik etorritakoak. Beraz, gastuei eustez gain, diru-sarrerak sortzeko ahaleginak egin behar ditu; kudeaketa ere hobetu beharra dago, batez ere tarifa eta prezioak zerbitzuaren kostuari egokituz, inbertsioak lehenetsiz eta diru-laguntza sistema berraztertuz.

Kontuen Ganberak positibotzat jotzen du azken bolada harturiko erabaki batzuk, hala nola, lizentzia eta tasen kontrol sistema martxan jarri izana, eta diru-laguntzen arautegia. Izan ere, aurreko txostenaren gomendioak ziren biak. Bestalde, kide pribatu batekin dituen bi enpresak desagerrarazteko hartu duen erabakia ere txalotzen du. Gogoratzekoa da, Kontuen Ganberak enpresa mota horietan oinarrituriko hirigintza ereduaren aurka agertu dela behin baino gehiagotan. Epeak betetzen badira, 2014rako desagertuko dira.