Skip to main content

ASOCEX

2012/04 Osasun garraioari buruzko sistema

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/04 Osasun garraioari buruzko sistema ()
Nafarroako Kontuen Ganberak, Alderdi Sozialistaren eskariari erantzunez, osasun garraioari buruzko txostena kaleratu du.

Txostenak dioenez, Nafarroan 641.000 biztanlek dute osasun txartela, eta horietako gehienek (620.000) osasun garraioaren zerbitzuak jasotzeko eskubidea daukate.

Osasun garraioak bi mailatan sailkatzen da: urgentziakoa eta urgentziakoa ez dena. Premiazkoaren kudeaketaz SOS Navarra arduratzen da, eta zerbitzuak egiteko enpresa batzuk daude kontrataturik. Gurutze Gorria eta DYA erakundeek ere parte hartzen dute, Osasunbideko langileak ere aritzen dira eta, azkenik, suhiltzaileek ere parte hartzen dute. Anbulantziak ez ezik, enpresa bati alokaturiko helikoptero bat ere erabiltzen da. Helikopteroaren gidaria enpresarena da, eta suhiltzaileen Miluzeko zentroan dago.

Urgentziakoa ez den garraioak gaixoak hainbat zerbitzutara eramatea du helburu: hemodialisia, kimioterapia… eta hiru enpresak egiten dute: Baztan-Bidasoak Iruñea, Baztan, Bidasoa, Altsasu, Lizarra eta Tafallan egiten du; Zangoza, Erronkari eta Zaraitzuz La Nora enpresaz arduratzen da; eta Tutera Gerardo y Gorka Servicios Sanitarios enpresaren esku dago.

Kontuen Ganberak dioenez, Nafarroako osasun garraioa beste lurralde gehienetan bezala dago antolaturik. Hala ere, bi berezitasun ditu: batetik, zerbitzua bi departamenturen esku dagoela, Lehendakaritza eta Osasunbidea; eta, bestetik, suhiltzaileen parte-hartzea, Kontuen Ganberak positibotzat jotzen duena.

Azken lau urteotako datuei dagokienez, %20 handitu da urgentziarik gabeko osasun garraioa: 2007an 163.000 zerbitzu egin ziren, eta 2010ean 195.000. Urgentziakoa ere handitu da, baina portzentaje txikiagoan: %8. Txostenak emaniko datuen arabera, 2010ean 41.000 zerbitzu egin ziren. Urgentziarik gabeko zerbitzu gehienak enpresek egiten dituzte: %61; beste %28 irabazi asmorik gabeko erakundeek eta gainerakoa suhiltzaileek.

Osasun garraioaren zerbitzua emateko sinatu diren kontratu eta hitzarmenak ere aztertu dira. Urgentziako garraioa eta urgentziakoak ez direnen zerbitzuen %60 hiru enpresak egiten dute. Horren truke zenbateko finkoa jasotzen dute, baina kontratuan aldaketak egin daitezke, beti ere zerbitzuen kopurua nabarmen handitzen bada. Kontratuak prozesura irekiaren bidez egiten dira, publizitatearekin. Dena den, enpresek finkaturiko prezioa lizitazio zenbatekoaren oso parekoa da, ez dute ia aurrezkirik eskaintzen.

Zerbitzua ematen duten enpresek 10,4 milioi jaso zuten 2010ean, 2007an baino %18 gehiago. Baztan Bidasoa da gehien jasotzen duen enpresa, zerbitzu gehienak ere egiten dituelako: 7,7 milioi. Gerardo y Gorka Servicios Sanitarios enpresak milioi eta erdi jaso zuen, eta La Norak milioi bat.

Irabazi asmorik gabeko erakundeek (Gurutze Gorri eta DYA) 1,2 milioi jaso zuten, 2007an baino %42 gehiago. Dena den, laguntza horren barruan osasun garraioa ez ezik, beste zerbitzu batzuk ere egon litezke.

Azkenik, txostenak zerbitzua hobetzeko gomendioak eskaintzen ditu. Batetik, emergentzia-zentro batzuen kokapen eta egoeraz hausnarketa egin behar da, aldaketak egiteko; bestetik, SOS Navarrak Iruñean duen zentroan zuzendari medikua jarri behar litzateke; eta zerbitzua suhiltzaileek egiten dutenean, kobratu egin behar da, ahal den guztietan: aseguru-etxeei, federazioei edo seguru pribatuei; azkenik, zerbitzuaren kalitateari buruzko inkestak egitea proposatzen da.