Skip to main content

ASOCEX

2012/31 Antsoaingo Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/31 Antsoaingo Udala (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2011ko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da.
Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, gaurkotu gabe baitago. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.
Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak 9,2 milioi gastatu zituen iaz. Diru-sarrerak, berriz, zortzi milioi izan ziren. Gastuak eta diru-sarrerak murritzagoak izan ziren aurreko urtean baino: %7 eta %13, hurrenez hurren. Urtea amaiturik, udalak milioi bateko defizita izan zuen.

Gastuen diru-sail nagusiak honakoak dira: langileria (%36), bestelako ohiko gastuak (%52), inbertsioak (%9) eta finantza-zama (%3). Diru-sarrerei dagokienez, zergen bidezkoak %58 dira eta transferentziak %41.

Epe luzeko zorra milioi eta erdikoa da, aurrekoa urtekoa baino %11 txikiagoa.

Kontuen Ganberak dioenez, Antsoaingo Udalaren finantza-egoerak txarrera egin du azken urteotan. Kontuek argi erakusten dute udalaren diru-sarrerak ohiko gastuak baino txikiagoak direla. Udalak, azken urteotan, hirigintzatik lorturiko diru-sarrerei esker egin du aurrera. Oraingo krisi orokorra eta etxegintzarena kontuan harturik, ohiko gastuak murriztu eta diru-sarrerak handitzeko beharra dago. Aipatzekoa egoera honetaz kezkaturik, Udala kostuen gaineko azterketa egiten hasia dela. Kontuen Ganberak positibotzat jotzen du estrategia hori, etorkizuneko erabakiak hartzeko baliagarria izanen delakoan.