Skip to main content

ASOCEX

2013/15 Berriozarko Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/15 Berriozarko Udala (2011) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2011ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak honakoa aztertu du: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 9.8 milioi euro gastatu zituen eta 7 milioi bildu. Gastu nagusiak honakoak izan ziren: langileria (3,6 milioi), inbertsioak (3,4 milioi) eta beste ohiko gastu eta zerbitzuen gastuak (1,9 milioi). Diru-sarrerei dagokienez, transferentzien bidez 2,8 milioi bildu zituen, zuzeneko zergekin 1,8 milioi eta tasen bidez milioi bat.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %7 handitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %21 jaitsi ziren, batez ere tasa eta ohiko transferentzien murrizketagatik.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen duelako.

Udalaren finantza-egoerak okerrera egin du, aurrekontu-saldoak erakusten duen bezala. Izan ere, ohiko gastuak 2,7 milioi handiagoak dira ohiko diru-sarrerekin alderatuz. Orain arte, hirigintzatik harturiko dirua erabili da kontuak orekatzeko, baina hirigintza-plana amaitzera dago.

Udalaren epe luzeko zorra 1,3 milioikoa da, aurreko urtean baino %5 txikiagoa. 2011ko datuak kontuan harturik, Berriozarko Udalak ez du zor gehiago hartzeko ahalmenik.

Hau dena ikusirik, Kontuen Ganberak uste du udalak gastuak kontrolatzeko eta diru-sarrerak handitzeko ahaleginak egin behar dituela. Aldi berean, tasak zerbitzuaren kostura egokitu, inbertsioak lehenetsi eta diru-laguntzen sistema aztertzeko eskatzen dio.
Azkenik, Kontuen Ganberak ontzat jotzen du aurreko txostenen gomendioak betetzeko eginiko ahalegina, aholku gehienak kontuan hartu baitira. Betetzeko daudenak honakoak dira: aurrekontua garaiz onartzea eta hirigintza-plan berria egitea.