Skip to main content

ASOCEX

2014/01 Berriozarko Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/01 Berriozarko Udala (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Berriozarko Udalaren fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak honakoa aztertu du: 2012ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

2012ko ekitaldian, Berriozarko Udalak 10,6 milioi gastatu eta 6,6 milioi bildu zituen. Azkenean, egin beharreko doikuntzak egin ondotik, aurrekontu emaitza negatiboa 109.000 eurokoa izan zen.

Gastua nagusiak langileria eta inbertsioak dira, 3,5na milioirekin. Ondoren, ohiko gastu eta zerbitzuen erosketa dator, 1,8 milioirekin. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 2,7 milioi egin zuten, zuzeneko zergen bidez bi milioi lortu ziren eta prezio publikoekin 920.000 euro.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %8 handitu ziren. Diru-sarrerak, berriz, %7 jaitsi ziren.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen duelako haren finantza jardueran.

Urte amaieran, Udalak 4 milioi zituen diruzaintzan. Zenbatekoa hori erdira jaitsia zen aurreko urtekoarekin alderatuta. Izan ere, diruzaintzako gerakinaren zati handi bat inbertsioak ordaintzeko eta kreditu bat kitatzeko erabili zen. Horri esker, Berriozarko Udalak ez du hurrengo urteotan finantza-zamarik izanen.

Txostenak azken urteotako gastu eta diru-sarreren bilakaera ere aztertu du. 2009ra arte, gastuak nabarmen handitu ziren, 13 milioiraino helduz. Geroztik, ordea, behera egin dute nabarmen, batez ere inbertsioen jaitsieragatik. Berriozarko Udalak eginiko inbertsio nagusiak haur eskola, kultur etxea eta Gaztetxea dira.

Kontuen Ganberak gastuak kontrolatu eta diru-sarrerak handitzen saiatzeko eskatzen dio udalari. Aurreko txostenetan bilduriko gomendio gehienak bete egin badira ere, bi falta dira: aurrekontua garaiz onartu eta hirigintza-plan berria egin dadila.