Skip to main content

ASOCEX

2014/04 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/04 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2012) ()
Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoaren 2012ko kontuak aztertu ditu gaur Parlamentuan aurkezturiko txostenean. Txostenak honakoaz eman du iritzia: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bi egoitza ditu, Iruñean eta Tuteran. Hiru fakultate ditu, bi eskola tekniko, osasun arloko unibertsitate eskola bat, 22 departamentu, doktorego eskola bat, ikerketarako institutu bat, ikerketa eta garapenerako zentro bat, hiru katedra, hezkuntzaren berrikuntzarako zentro bat eta Unibertsitate-Gizartea Fundazioa, azken hau hizkuntzen irakaskuntza eta enplegua bultzatzeko.

2002-2013 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 6.943 ikasle zituen. Aipatzekoa da ikasleriak behera egin duela azken urteotan, 2009tik 400 ikasle baino gehiago galdu baititu. Master eta doktorego ikasketetan, ordea, ikasle kopuruak gora egin du pixka bat.

Langile kopuruan ez da aldaketa handirik izan. 2012an 1.361 profesional zituen: 878 irakasle eta 483 administrazio eta zerbitzuetan. Lanaldi osoa kalkulatuz gero, irakasleak 607 lirateke. 2009an, 1.416 langile zituen: 920 irakasle (617 lanaldi osoa kontuan hartuz) eta 496 administrazio eta zerbitzuetan.

Unibertsitate Publikoak 75 milioi gastatu zituen 2012an: 50 langilerian, 16 ohiko ondasun eta zerbitzuetan eta 6,7 inbertsioetan.

Diru-sarrerak 71 milioi izan ziren: 57 milioi transferentziak dira (gehienak Nafarroako Gobernuarenak) eta 13 milioi tasen bidez lortu ziren.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak 3,2 milioi gutxitu ziren, eta diru-sarrerak zazpi milioi. Urte amaieran, Unibertsitateak 5 milioiko diruzaintzako-gerakina zuen. Horren zati bat -1,3 milioi, hain zuen- iazko aurrekontua orekatzeko erabili zen, hasierako defizita horixe zuelako.

Txostenak dioenez, Unibertsitateak aurrekontu-emaitza positiboa du. Epe luzeko zorrik ez du.

Unibertsitatearen kontu orokorrak ongi islatzen ditu gastu-sarrerak, ondare egoera eta eragiketen emaitza. Bestalde, ekonomia jarduera legediaren arabera egiten da.

Kontuen Ganberak dioenez, Unibertsitateak kontuan hartu ditu azken urteotako gomendio gehienak. Bada bat, ordea, bete gabea, nafar agintarien laguntza behar duena: Gobernuak eta Unibertsitateak hainbat urtetarako finantziazio plana ados dezatela, unibertsitatearen egonkortasuna eta bidegarritasuna bermatzeko.