Skip to main content

ASOCEX

2014/33 Iruñeko Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/33 Iruñeko Udala (2013) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren iazko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2013ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu (Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak), bost enpresa publiko (Comiruña, Mercairuña, Animsa, Pamplona Centro Histórico eta Asimec) eta Gaiarre Fundazioa. Miserikordi Etxean ere parte hartzen du. Txostenak udalaren eta aipaturiko guztien datuak ematen ditu.

Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek iaz 201 milioi gastatu zituzten, eta 197 milioi bildu.

Udalaren datuei dagokienez, gastuak 187 milioikoak izan ziren, eta diru-sarrerak 188 milioi. Gastu nagusia langileriarena da: 1.255 udal langileen soldatetan 75 milioi gastatu ziren. Ohiko ondasun eta zerbitzuen gastua 63 milioikoa izan zen. Inbertsioetan 7 milioi gastatu ziren. Obra nagusia Labriteko bastioia eta Magdalenako aitzinaldean eginikoa izan zen: 1,6 milioi.

Diru-sarrera nagusia ohiko transferentziak izan ziren: 94,5 milioi. Zuzeneko zergen bitartez 50,5 milioi bildu ziren, eta prezio publikoei esker 26 milioi.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondasun eta finantza egoera, eta baita urte amaierako emaitza ere. Dena den, salbuespen bat aipatzen da: balantzeak ez dituela kontuan hartu Udalaren pentsio sistemak sortzen dituen beharrak. Legezkotasunari dagokionez, Iruñeko Udalaren finantza jarduera indarrean dagoen legediaren araberakoa da.

Txostenak Udalaren finantza-egoera ere aztertu du. 2013ko amaierako zorra 109 milioikoa zen, aurreko urtean baino 7 milioi gutxiago. Aipatzekoa da diruzaintzan 7 milioi zeudela, aurtengo gastuei aurre egiteko erabilgarria.

Iruñeko Udalak bete egin ditu aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasunerako helburuak.

Betetzeko dauden gomendioei dagokienez, hiru azpimarratzen dira: balorazio-ponentzia gaurkotzea, urbanizaturiko azken lur-sailen sailkapena aldatzeko; kontu-hartzailetzaren barne kontrola indartzea; eta diru-laguntzen jarraipen eta azterketan sakontzea.