Skip to main content

ASOCEX

2014/16 Aezkoako Ibarra (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/16 Aezkoako Ibarra (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Aezkoako Ibarraren 2012ko kontuak aztertu ditu, gaur Parlamentuan aurkezturiko txostenean. Parlamentuak berak eskatu zuen txostena, UPNren eskaria onartu ondoren.

Aezkoako Ibarra udal erakunde tradizionala da. Erakundea osatzen duten iparraldeko bederatzi herriek 954 biztanle dituzte.

Aezkoako Ibarrak bertako baliabideak banatu eta kudeatzen ditu, batez ere Irati oihanekoak; garapen proiektuak bultzatzeaz gain, ordenantzak onartu eta auzolan eta batzarrak ere antolatzen ditu; azkenik, inbertsio, enplegu eta etxebizitzetarako diru-laguntzak ere eman ditzake.

2010ean Irati Orreaga sozietatea sortu zuen, argindarra sortu eta baso-ustiaketa bultzatzeko. Dena den, sekula ez du deus egin.

Kontuen Ganberak dioenez, Aezkoako Ibarraren kontuetan akats asko daude eta, beraz, ez dute islatzen erakundearen egoera ekonomikoa. Kontuen Ganberak berak zuzendu behar izan ditu akatsak, ibarraren benetako egoera ezagutzeko. Horren arabera, 2012ko gastuak 490.000 euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 430.000 euro. Gastu nagusia ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa da, 168.000 eurorekin. Langilerian 124.000 euro gastatu ziren eta inbertsioetan 90.000 euro.

Diru-sarrerei dagokienez, ondasunezkoek eta komunalak 200.000 euro eman zuten, eta kapital transferentzien bitartez 165.000 euro.

Txostenak dioenez, Aezkoako Ibarraren egoera ekonomikoa ona da, zorrik ez duelako eta azken urteotako aurrezkia duela etorkizuneko gastuei aurre egiteko. Aipatzekoa da, dena den, 2012an gastuak diru-sarrerak baino handiagoa izan zirela. Arrazoia da zuhaitzen salmentak behera egin zuela.

Aezkoako Ibarra toki erakunde txikia bada ere, kontabilitate sistema hobetu beharko luke, kontuak ekonomia jardueraren isla izan daitezen.