Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin bildu da gaur goizean. Bilera Hualde bere karguaz jabetu ondoren egiten ari den protokolo-bisitetako bat da.
Hualde pasa den ekainaren 16an aukeratu zuten Parlamentuko buru. Geroa Bai bere taldeko parlamentarien botoez gain, PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeen laguntza ere izan zuen. Horri esker, karguan errepikatzen duen lehen Parlamentuko presidente bihurtu zen, aurreko legegintzaldian ere kargu bera izan baitzuen.
Ignacio Cabezak Kontuen Ganberaren lan-zerrendaren berri eman dio, datozen hilabeteotan argitaratuko dituen txostenak zehaztuz. Parlamentuak Kontuen Ganberaren ekimen batzuetan laguntzeko prestutasuna ere eskertu dio, bereziki argitalpenen aurkezpen eta erakusketa baten antolaketan.
Bi erakundeetako buruek kolaborazio eta harreman onen bidetik segitzeko asmoa agertu dute.