Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/13 Nafarroako Parlamentuaren urteko kontuak (2024) (Kontuen Ganberak Nafarroako Parlamentuaren kontuak aztertu ditu
2025eko ekainaren 26a.
Kontuen Ganberak Nafarroako Parlamentuaren 2024ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak dioenez, kontuek ongi islatzen dituzte finantza-egoera eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari buruzko iritzia ere aldekoa da.
Nafarroako Parlamentuak, iaz, 13,7 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 8,5 milioi. Bigarrena, ohiko transferentziak: 3,3 milioi. Hirugarren gastua ondasun eta zerbitzuen erosketa da: 1,5 milioi. 2023ko datuekin alderatuz, gastua %1 handitu zen.
Langileriaren gastuan erakundeko langileak ez ezik, parlamentarien eta haien laguntzaileen soldatak ere sartzen dira.
2024ko abenduaren 31n, Parlamentuak 73 langile zituen. Txostenak behin-behinekotasuna jaisteko ahalegina aipatzen du. Izan ere, azken bi urteotan 26 lanpostu atera dira lehiara, eta horietatik 23 bete dira. Horri esker, behin-betikotasun tasa %7raino jaitsi da eta, beraz, enplegua egonkortzeko 2021eko legearen helburua bete egin da, behin-behinekotasuna %8tik behera kokatzea baitzuen helburu.
Ohiko transferentziei dagokienez, %90etik gora (hiru milioi) parlamentuko taldeendako diru-laguntzak dira. Laguntza talde bakoitzak hauteskundeetan lorturiko boto kopuruaren araberakoa da. Zenbatekoak 223.000 eurotik (Vox) 757.600 eurora (UPN) doaz.
Ondasun eta zerbitzuen gastuek, esan bezala, 1,5 milioi egiten dute. Garbiketa zerbitzuei, ordenagailuei eta informazio zerbitzuei dagokie.
Kontuen Ganberak dioenez, Parlamentuak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, finantza egoera eta urteko emaitza ekonomikoak. Legezkotasunari buruzko iritzia ere aldekoa da, Parlamentuaren finantza kudeaketa legea errespetatuz egiten baita.