Argitalpen data
Alejandro Teré auditore andaluziarrak La auditoría pública: modalidades y procedimiento liburua plazaratu du. FIASEP fundazioak argitaraturiko liburua fundazioaren web orrian dago salgai.
Liburuak auditoretza publikoaren berri ematen du: haren oinarriak, helburuak, irizpideak, arautegia... Auditoretza publikoaren eta pribatuaren arteko aldea ere aztertu du. Eta, azkenik, teknologia berriek auditoretzan duten eraginaz mintzatzen da. Liburuaren aitzinsolasa Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak idatzi du.
