Skip to main content

Apirilaren 8an aukeratuko da Kontuen Ganberako lehendakaria

Argitalpen data

Parlamentuko mahai eta eledunen gaurko bileran Kontuen Ganberako lehendakari berriaren aukeraketa aztertu da. Hautagaiak aurkezteko epea amaiturik, bakarra dago: Ignacio Cabeza del Salvador. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH-Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute. Lehendakari berria aukeratzeko bozketa apirilaren 8ko osoko bilkuran eginen da.