Skip to main content

Asun Olaetxea NUPeko Gizarte Kontseiluko presidentearekin elkartu da

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Javier Vidorreta NUPko Gizarte Kontseiluko buruarekin elkartu da. Kontuen Ganberaren egoitzan eginiko bileraren helburua zen elkarri informazio ematea, erakunde bakoitzaren zeregin eta etorkizuneko helburuez. Bileran kolaborazio bideak ere aztertu dira, bereziki prestakuntza arloan. Presidenteek ez ezik, bi erakundeetako idazkariek ere parte hartu dute eguerdiko bileran: Jose Luis Ezkerro Kontuen Ganberakoa eta Santiago Iraburu NUPeko Gizarte Kontseilukoa.

Irudian, ezkerretik eskuinera, Jose Luis Ezkerro, Asun Olaetxea, Javier Vidorreta eta Santiago Iraburu.