Skip to main content

Asun Olaetxeak Mairagako ur hornikuntzari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuan agertu da gaur goizean, Mairagako Mankomunitatearen ur hornikuntzari buruzko txostena aurkezteko. Olaetxeak azaldu duenez, Mairagako Mankomunitateak ura Mairagako urtegitik hartzen segitzea erabaki zuen, Nafarroako Urtegiaren alternatiba larrialdi egoeretarako utziz. Kontuen Ganberako lehendakariak azpimarratu duenez, erabakia ez da ur hornikuntzaren plan zuzendariaren aurkakoa. Dena den, txosten teknikoek ura Nafarroako Urtegitik hartzea gomendatzen zuten, eta Mankomunitateko kideek bestelako erabakia hartu zuten. UPN, PSN eta PPko ordezkariek erabakia gaitzetsi egin dute, teknikoen iritziaren aurkakoa eta garestiagoa dela argudiatuz. Geroa Bai, EH Bidu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerrako ordezkariek, aldiz, Mankomunitateko kideen autonomoa defendatu dute, harturiko erabakiaren atzean bestelako arrazoiak ere badirela azpimarratuz.