Skip to main content

ASOCEX

Audit Commissionekin antolaturiko jardunaldia amaitu da

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Audit Commissionekin antolaturiko lan-jardunaldia amaitu da. Guztira, hainbat erakundetako 50 teknikarik hartu dute parte. Audit Commissioneko ordezkariaren ondoren, Clara Muñoz, Daniel Carrasco eta Jose Luis Pablos unibertsitate-irakasleek kudeaketa-kostu eta adierazleak finkatzeko egiten ari diren lana aurkeztu dute. Ondoren, Helio Robleda Comptos Ganberako lehendakariak beste horrenbeste egin du Nafarroan martxan jarri nahi duen sistemarekin eta, azkenik, Agustin Ezkizia eta Eduardo Malles EHUko unibertsitateko irakasleek kultura, kirola eta gizarte arloetan erabilitako adierazleak aurkeztu dituzte. 

Irudian, jardunaldian parte hartu dutenetako batzuk, Nafarroako Artxiboko partioan.