Nafarroako Comptos Ganberak kontuen auditoriari buruzko lege berria aztertuko du etzi Iruñean eginen duen jardunaldian.
Urte hasieran indarrean sartuko den legeak eragin handia izanen du auditoreengan, sektore publiko zein pribatuan. 150 auditorek parte hartuko dute etziko hitzaldian, Nafarroan legeaz antolaturiko lehenbizikoa.
Jardunaldia INAPek Nabarreria karrikan duen aretoan eginen da, arratsaldeko 5etan hasita.
Elena Torres parlamentuburuaren hitzaldiaren ondoren, lau aditu mintzatuko dira: Jose Antonio Gonzalo, Kontabilitate eta Kontuen Auditoriaren Institutuko presidentea; Ramón Madrid, ekonomilari eta auditoren Erregistroko presidente ordea; eladio Acevedo Auditoreen Erregistro Orokorreko idazkari nagusia eta Jose Javier Castillo ekonomialaria. Amaierako hitzaldia Helio Robleda Comptos Ganberako presidenteak eginen du.
Kontuen auditoriari buruzko lege berriarekin 2005ean hasitako aldaketa prozesuari amaiera emanen zaio. Horren bitartez, bai kontabilitatean nola auditorian nazioarteko arautegira egokituriko lege eta prozesurak martxan jarri nahi ziren.
Argitalpen data