Skip to main content

Bihar, "Nafarroako Kontuen Ganbera: 40 urteko kronika (1980-2020)" liburua aurkeztuko dugu

Argitalpen data

Bihar, “Nafarroako Kontuen Ganbera. 40 urteko kronika” liburua aurkeztuko dugu. Aurkezpena Nafarroako Parlamentuan eginen da, eguerdiko 12etan. Bertan izanen dira Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria; eta Fermin Erbiti, liburuaren egilea.

Liburuak Kontuen Ganberaren historia hurbila biltzen du, 1980an berreskuratu zenetik orain arte. Dena den, kronikak ez du erakundearen ibilbidea bakarrik islatzen. Izan ere, Kontuen Ganbera gizartean txertaturiko erakundea izanik, Nafarroaren azken lau hamarkadetako bilakaera politiko, ekonomiko eta sozialaren berri ere ematen digu.

Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. 255 orri ditu eta argazki sorta handia.

Argitalpenak zazpi kapitulu ditu. Bana eskaini zaie Kontuen Ganberako lehendakariei: Mariano Zufia, Patxi Tuñon, Luis Muñoz Garde, Helio Robleda eta Asun Olaetxea. Sarreran Carlos II. nafar erregeak sortu eta XIX. mendeko zentralismoak desagerrarazi zuen Kontuen Ganbera historikoa gogoratzen da. Eta amaieran Ansoleaga karrikako egoitzaren berri ematen da. Iruñeko etxerik zaharrena da, gotiko zibilaren adibide nagusia.