Skip to main content

ASOCEX

Comptos Ganberak udal zerbitzuen adierazle eta kostuen gaineko azterketa bultzatu nahi du

Argitalpen data

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea, udal nagusietako, Gobernuko Toki Administrazio Departamentuko eta Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariekin elkartu da. Bileraren xedea da udal zerbitzu batzuei buruzko azterketa egitea, adierazle eta kostuak lortzeko. Helio Robledak karguaz jabetu eta beherala esan zuen udal administrazioen eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoa zela kostuen gaineko azterketak bultzatzea. 

Aztertuko diren zerbitzuak honakoak dira: kirola, haur-eskolak, oinarrizko gizarte zerbitzuak eta argiak. Aztertu beharrekoak zehazteko aurrekontua kontuan hartu da, eta baita azken urteotako igoera ere. Helio Robledak adierazi duenez, zerbitzu horien kostu eta adierazle zehatzak lortzea ezinbestekoa da udaletako arduradunek erabaki egokiak har ditzaten. Halaber, Comptos Ganberari ere ongi etorriko zaio, txostenetan eraginkortasunaz iritzia eman ahal izanen duelako.