Skip to main content

ASOCEX

Comptos plazak Enrique Los Arcos akordeolaria gogoratuko du betiko

Argitalpen data

Gure etxe ondoko Comptos plazan omenaldi bat egin zaio gaur Enrique Los Arcos Los Iruñako taldeko akordeolariari.Iruñeko Udaleko ordezkariak, Jose Asiron alkatea buru zutela, plaza heldu dira Los Arcos bizi izan zen eraikinean haren oroimenezko plaka paratzera. Los Arcos iazko abuztuan hil zen Iruñean, 90 urtetan. Ekitaldian, noski, musika ere entzun da. Doinuetako bat Los Arcosek berak musikatu zuen "A San Fermin pedimos" entzierro aitzineko kantu ezaguna, Joaquin Zabalza Los Iruñako taldeko kantariak egina. Omenaldian kantariaren senideak izan dira, eta baita musika taldeko beste kideenak ere.