Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Garganta de la Olla (Caceres) herrian elkartu dira gaur. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Bileran Next Generation funtsen fiskalizazioaz mintzatu dira, besteak beste. Erabaki nagusia honakoa da: funtse horien fiskalizazioa koordinaturik eginen dute. Lana datozen asteetan hasiko da. Estatuko 17 komunitateek funtsen kudeaketari behar bezala ekiteko hartu dituzten neurriak aztertukio dira: arautegia, planifikazioa eta funtsak egoki kudeatzeko behar diren baliabideak.
Netx Generation funtsak Europak ekonomia pizteko sekula eman duen laguntza handiena da: 750.000 milioi, Estatu guztien artean banatzeko. 2021-2022 epean, Estatuan 20.000 milioi banatuko ditu autonomien artean.