Skip to main content

Estatuko kontu erakundeetako ordezkarien bilera

Argitalpen data

Estatuko kontu erakundeetako ordezkariek bilera egjin dute gaur goizean, guztien intereseko gai batzuk aztertzeko. Hasteko, erakunde guztiak egiten ari diren pare bat gairen jarraipena: mendekotasun legea eta unibertsitate publikoetako kontabilitate analitikoa. Covd-19ren kudeaketari buruz bakoitzak egitekoa duena ere aztertu da. Eta pandemia hizpide harturik, kontu erakundeek duten erronka ere azpimarratu da. Izan ere, Europak zein gainerako erakundeek krisiari aurre egiteko emanen duten diruaren erabilpena aztertzeko ardura dute. Hori nola egin, funts horiek gardentasunez eta eraginkortasunez erabiltzen direla bermatzeko, horra hor erakundeon erronka nagusia.

Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxeak parte hartu dute gaurko bileran.