Argitalpen data
Joan den ostiralean, Baionako Udaletxean egin zen bilkuran, Euskaltzaindiak ohorezko 21 akademiko izendatu zituen eta beste 9 euskaltzain urgazle.
Euskaltzain urgazleen artean, gure lankide bat dago: Fermin Erbiti, Kontuen Ganberako komunikazio-arduraduna.
Euskaltzain urgazleak euskararen atalen batean nabarmendu direnak izan ohi dira, eta akademiak izendatzen ditu eguneroko lanean lagundu dezaten; ikerketak egiten, liburuak kontsultatzen, etab.
Gaur egun, Euskaltzaindiak 140 akademiko baino gehiago ditu.