Skip to main content

ASOCEX

Fermin Erbitik "Vicente Madoz, el psiquiatra humanista" liburua aurkeztu du

Argitalpen data

Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbitik  Vicente Madoz, el psiquiatra humanista liburua  aurkeztu du gaur goizean. Liburua Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Liburua egiteko ideia "Kontuen Ganberako topaketak"  ekimenari esker sortu zen. Horren helburua da Nafarroako hainbat arlotako pertsonaiak Kontuen Ganberara eramatea. Erbitik gonbidatuei elkarrizketa bat egiten die etxeko profesionalen aitzinean.

Liburuak Erbitik Madozi eginiko elkarrizketa luze eta sakiona biltzen du. Bertan Madozek bere bizitza eta bizipenak gogoratzen ditu, eta gizakiarentza gako diren gaiei buruzko hasnarketak ere eskaintzen ditu: zoriontasuna, bikote-harremanak, heriotza, hezkuntza, erlijioa.ç

Argazkian, Madoz eta Erbiti goizeko prentsaurrekoan.