Argitalpen data
Kontuen Ganberako legelaria Gemma Angelica Sanchez "Whistleblowing" direktibari buruzko naziaorteko kongresu batean parte hartuko du. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aipaturiko direktiba iruzur salaketak arautzen ditu. Europako estatu guztiek urtea amaitu baino lehen bere egin beharko dute. Sanchezek diruzur salaketen eta kontu epaitegien arteko harremanak aztertuko ditu mahai inguru batean. Bihar, arratsaldeko 18:15etik aurrera eginen da. Gainerako partaideak Hugo Sanchez NUPko Zerga y Finantza Zuzenbideko irakaslea eta Paz Frances, NUPko Zigor-Zuzenbideko irakaslea.
Kongresua NUPko Jeronimo de Ayanz eraikinean eginen da. On line ere emanen dute.