Skip to main content

ASOCEX

Gemma Sanchez legelariak kontratazio berriari buruzko jardunaldietan parte hartuko du

Argitalpen data

Kontuen Ganberako legelari Gemma Sanchezek "Kontratazio publiko berria: merkatua eta ingurumena"ri buruzko jardunaldietan parte hartuko du. Bihar eta etzi eginen diren jardunaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du. Sanchezek etzi hitz eginen du, kontratazio publiko sozial eta berdearen kontrolaz antolaturiko mahai-inguru batean. Beste hizlariak honakoak dira: Maria Jose Santiago, Andaluziako Kontratu Publikoen Epaitegi Administratiboko burua eta Natividad Goñi NUPko irakasle eta Lehiaren Euskal Agintaritzako kidea. Mahai-ingurua etzi, urriak 6, eginen da, goizeko hamarrak laurden gutxitan hasita, NUPren Olibondo eraikinean.