Skip to main content

ASOCEX

Gizarte-kontabilitatea aztergai, Gizakia Helburu Fundazioko arduradunekin

Argitalpen data

Gaur goizean, gizarte-kontabilitateari buruzko prestakuntza saio bat egin dugu. Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko bi arduradun etorri zaizkigu horren berri ematera: Alfonso Arana gerentea eta Kristina Illescas zuzendari teknokoa. Hitzaldiaren helburua zen fundazioaren lana ezagutzea eta, batez ere, diru-laguntzen itzulera sozialaz egina duten azterketaren berri jasotzea.

Hasteko, fundazioaren kontu orokorrak aipatu dizkigute: helburuak, bitartekoak eta ekimen nagusiak, besteak beste. Ondoren, gizarte-kontabilitateaz mintzatu dira, eta diru-laguntzen itzulera soziala neuritzeko moduaz. Nafarroako Gizakia Helburuk badu esperientziarik horretan, duela bost urteko azterketa bat egin baitzuen Deustuko Unibertsitatearekin eta Fundación Navarra para la Excelenciarekin. Horren emaitza hauxe izan zen: Gizakia Helburu Fundazioak gastatzen duen euro bakoitzeko bost euro baino gehiagoko itzulera soziala dago.

Amaitzeko, Aranak eta Illescasek fundazioaren etorkizunerako erronken berri eman digute: prebentzioa bultzatu, tratamenduri hoberenak eskaini eta behar berriei aurre egitea, besteak beste.