Skip to main content

ASOCEX

Helio Robleda, unibertsitateen kudeaketa sistema aldatzearen alde

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak unibertsitate publikoen kontrolari buruzko jardunaldien itxierako hitzaldia eskaini du. Granadako Unibertsitateak antolaturiko jardunaldietan unibertsitaten kudeaketa sistema aldatzeko beharra azpimarrtu du.

Robledak esan duenez, gaur egungo kdueaketa sistema ez da batere eraginkorra. Haren ustetan, irakasleak ez diren profesionalek askoz ardura handiagoa hartu behar dute kudeaketan. Bestalde, unibertsitateek helburuak, adierazleak eta kosteak zehaztu egin behar dituzte. Horrek kudeaketa bera hobetzeaz gain, ondorengo azterketarako ere oso baliogarria litzateke, unibertsitate bakoitzak lorturiko eraginkotasun mailaz iritzia ematea posible eginen lukeelako.

Azkenik, gizarteari ere kudeaketaren emaitzak jakinarazi behar zaizkiola azpimarratu du. Robledaren iritziz, unibertsitateetako gizarte kontseiluei dagokie kudeaketaren berri ematea.