Skip to main content

Helio Robledak 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du

Argitalpen data

Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia Batzordean agertu da gaur goizean, 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, duela bi urteko kontuetan nabarmenak dira krisiaren ondorioak. Izan ere, dirusarrerak %3 gutxitu ziren, gastuek gora egin zuten bitartean. Dirusarreren jeitsierak aurrezki gordina ere nabarmen gutxitu zuen eta zorra, berriz, handitu egin zen, 977 milioiraino helduz. 

Helio Robledak zerbitzu publikoen eraginkortasunaren aldeko apustua egin beharra azpimarratu du. Horretarako, zerbitzuen kostuen gaineko azterketak egin eta aurrekontu sail guztietan adierazleak finkatu behar dira, horixe baita eraginkortasuna neurtzeko modu bakarra.