Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak 2009ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du

Argitalpen data

Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea, Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, 2009ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko.

Robledak adierazi duenez, 2009ko gastuak 4.372 milioi izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 4.221 milioi. Urte amaierako zorra 1.024 milioikoa zen, aurreko urtean baino %26 gehiago. 

Comptos Ganberako presidenteak esan du aurrekontu-egonkortasunerako helburua ez zela bete eta, beraz, Gobernuak kontuak orekatzeko proiektua egin behar izan duela, legeak beharturik. Halaber, Gobernuak enpresa publikoei eginiko enkarguez ere mintzatu da, zentzu handirik gabekoak direla azpimarratuz. Izan ere, enpresa publikoak ez dira gai enkarguei aurre egiteko eta enpresa pribatuen esku uzten dituzte. Azkenik, txostenak biltzen dituen gomendio nagusiak gogoratu du: aurrekontu programak hobetzea, helburu eta adierazleak zehaztuz; zerbitzu publikoen kostuen gaineko azterketak egitea; eta Gobernuaren ondasun zerrenda osatzea.