Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak eraginkortasun handiagoa eskatu die nafar administrazioei

Argitalpen data


Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea, eta Elizabeth Peers, Ingalaterrako Audit Commissioneko ordezkaria, kazetarien aitzinean agertu dira. Prentsaurrekoa bi erakundeen arteko harremanen berri emateko egin da. Izan ere, Comptos Ganberak gonbidaturik, Audito Commissioneko bi ordezkari Iruñera etorri dira, Ingalaterrako kontrol erakundeak eginiko lana azaltzeko. Audit Commission itzal handiko kontrol erakundea da, batez ere kontuen azterketa ez ezik, eraginkortasunaz ere iritzia ematen duela.

Helio Robledak azaldu duenez, Nafarroan ere beharrezkoa da eraginkortasunaren gaineko azterketak bultzatzea, eta hori da Comptos Ganberaren helburu nagusienetakoa.

Argazkian, Helio Robleda eta Elizabeth Peers bi erakundeetako ordezkarien bilera hartu duen Nafarroako Artxiboan.