Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak Iruñea, Tutera eta Toki sektoreari buruzko txostenak azaldu ditu Parlamentuan

Argitalpen data

Comptos Ganberako Presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur, erakundeak berriki aurkezturiko hiru txostenen berri emateko: Iruñea, Tutera eta Toki Sektorearen txosten orokorra. Iruñeari dagokionez, oraindik bete gabe dauden gomendioak azpimarratu ditu, batez ere barne kontrol eta langileriari dagozkionak. Bestalde, Robledak Sanferminetako zentroak bidegarritasun plan egokiagoa behar duela azpimarratu du. Tuterako txostena aurkeztean, udalaren finantza egoera zaila nabarmendu du, eta baita inbertsioen planifikazio desegokia ere. Azkenik, toki sektoreari buruzko txostenak biltzen dituen bi ideia azpimarratu ditu: batetik, udalek kostuen gaineko azterketak behar dituztela, eta, bestetik, udal mapa aldatu egin behar dela kudeaketa eraginkorragoa lortu nahi bada.