Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak Los Arcoseko zirkuitoari buruzko azalpenak eman ditu Parlamentuan

Argitalpen data

Helio Robleda Parlamentuko Ekonomia Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, Los Arcoseko Zirkuitoari buruzko txostena azaltzeko. 

Robledak azaldu duenez, proiektua enrpesa pribatu batek bultzatu zuen. Foru Administrazioak hasieran enpresaren %5 baizik ez bazuen ere, akzioen %95aren jabe bihurtu zen. Aurretik, ordea, lanen esleipena egina zegoen. Artean enpresa pribatua izanik, ezin zaio aplikatu kontratazio publikoaren legea.

Comptos Ganberako presidenteak "ez ohiko"tzat jo du proiektua kudeatzeko modua, eta hauek bezalakoetarako arautegia eskatu du. Enpresa pribatuak lorturiko etekinak zehazterik ez dago, haren kontabilitatea ezagutu beharko litzatekeelako. Nolanahi ere, 42 milioi jaso ditu obra lanengatik eta beste 2,5 milioi aurretik eginiko gastuengatik.

Robledak azpimarratu duenez, horrelako proiektuek administrazioaren lidergoa eskatzen dute, hasieratik amaierainoko kontrola administrazioaren esku egon dadin. Eta kide pribaturik aukeratu nahi izanez gero, konkurrentzia eskatu behar dela gehitu du.