Argitalpen data
Helio Robleda Comptos Ganberako presidentea Parlamentuaren Osasun batzordean agertu da gaur, Osasunbideak San Juan de Dios ospitalearekin duen itunari buruzko txostena aurkezteko. Robledak azaldu duenez, itunaren gastua 16,4 milioikoa izan zen 2008an, aurreko urtean baino %23 gehiago. Ospital pribatura desbideraturiko gaixo gehienak Nafarroako Ospitaletik eta Bideko Ama ospitaletik eraman zituzten, hiru osasun arazori aurre egiteko: barne medikuntza, garrantzi handiriko gabeko operazioak eta zainketa aringarria.
Comptos Ganberako presidentearen aburuz, itunaren egokitasuna neurtu egin behar da, eta horretarako kostuen gaineko azterketak behar-beharrezkoak dira.