Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza del Salvador, Kontuen Ganberako lehendakari berria

Argitalpen data

Nafarroako Parlamentuak Ignacio Cabeza del Salvador aukeratu du Kontuen Ganberako lehendakari. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek aurkeztu ondoren, bozketa gaur goizeko osoko bilkuran egin da eta emaitza honakoa izan da: 29 aldeko boto eta 21 boto zuri.

Ignacio Cabeza Zaragozan sortua da, 1957an. Ekonomia lizentziaduna, auditoretza publikoan aritu da beti. Madrilgo Kontu Epaitegian teknikari, Zaragozako Udaletxeko kontu-hartzailetzan gero. Dena den, ibilbidearen zati nagusia Kontuen Ganberan egin du, auditore. 30 urtez aritu da Nafarroako erakundean. Unibertsitate irakaslea ere izan da, Zaragozako zein Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Azken urteotan, auditoretza eta kontabilitate publikoaren prestakuntza ardatz duen FIASEP fundazioko presidentea izan da.

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako seigarren lehendakaria da. Aurrekoak honakoak izan dira: Mariano Zufia, Patxi Tuñon, Luis Muñoz Garde, Helio Robleda eta Asun Olaetxea. Kontuen Ganberako lehendakariek sei urteko agintaldia dute.

Cabezaren kargu-hartze ekitaldia heldu den asteartean, apirilak 12, eginen da Nafarroako Parlamentuan.