Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Diputatuen Kongresuan agertuko da bihar, pandemia garaiko osasun-materialaren erosketa aztertzen ari den ikerketa batzordearen aitzinean. Batzordeak gaiari buruzko txostenak eginak dituzten zazpi kontu epaitegietako buruei deitu die. Cabeza agertzen lehena izanen da. Haren agerraldia arratsaldeko lauretarako dago iragarria.
Kontuen Ganberak gaiaz bi lan ditu eginak. Lehenbizikoan Foru Administrazioak pandemia garaian eginiko kudeaketa aztertu zuen. 2021eko apirilean argitaratu zuen. Bigarrenean, Sodenak, CEN-ek eta Albyn Medical enpresak maskarak eta bestelako materiala erosteko egin zuten hitzarmena aztertu zuen.
Kontuen Ganberako presidente batek Madrilgo Diputatuen Kongresuan eginen duen lehen agerraldia izanen da biharko.