Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza Kontu Epaitegiko presidentearekin elkartu da

Argitalpen data

Kontu Epaitegiko presidente Enriqueta Chicanok Kontuen Ganbera bisitatu du bihar, egoitza ezagutu eta Ignacio Cabeza presidentearekin elkartzeko. Bilearen helburua zen bi erakundeen plan estrategikoaz eta datozen hilabeteotako helburuaz hitz egitea.

Ignacio Cabezak erakundearen historia azaldu dio Chicanori, eta Nafarroak diru publikoaren kontrolean duen eskumen berezia. Bi erakundeen arteko kolaborazioz ere mintzatu dira, bi arlotan elkarri laguntzeko prest baitaude: fiskalizazioan eta profesionalen prestakuntzan.

Bilera amaiturik, bi erakundeetako ordezkariak Nafarroako Parlamentura joan dira Unai Hualde lehendakariarekin elkartzeko.

Irudian, Cabeza eta Chicano Kontuen Ganberako barneko patioan.