Argitalpen data
Heldu den asteartean, irailak 3, Ignacio Cabeza Parlamentuko Lurralde Kohesioko Batzordearen aitzinean agertuko da despopulazioari buruzko txostena aurkezteko. Kontuen Ganberak maiatzean argitaratu zuen txostenak dioenez, Nafarroako 166 udalerrik dute despopulatze-arriskua. Arrisku handien duten eremuak Pirineo, Pirinio aurreko, Zangozako eta Lizarraldea dira. Txostenak despopulazioaren aurkako foru lege bat onartzeko eskatzen du, neaurri ekonomiko, fiskal eta administratiboekin, herri kaltetuenetan biztanleriaren galera gelditzeko.
Cabezaren agerraldia goizeko 9:30ean hasiko da.
Txostenaren laburpena bideoan: Nafarroako despopulazioa