Argitalpen data
Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako presidenteak hedabideei azaldu dizkie gaur goizean herritarrek Lehen Mailako Arreta jasotzeko duten irisgarritasunari buruzko (2018-2023) txostenaren ondorioak. Cabezak nabarmendu duenez, biztanleriaren hazkundeak eta haren zahartzeak, baita kontsulta denboraren igoerak ere, eragina izan dute Lehen Mailako Arretaren kudeaketan.
Arazo "oso konplexua eta orokorra" dela nabarmendu du, eta ez duela konponbide errazik. “Langile fakultatiboen gabezia ez da Nafarroako arazoa soilik. Estatu mailako arazoa da, baita Europakoa ere”, adierazi du. Azkenik, familia-medikuntzako espezialitatean profesionalak sartzea sustatu behar dela eta bete gabe dauden plazen deialdia egin behar dela azpimarratu du.