Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabezak toki sektoreari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Lurralde Kohesio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko.

Cabezak nafar udal antolaketa azaldu du, udal eta kontzejuen tamaina txikia nabarmenduz: “Udalen %70 1.000 biztanletik beherakoak dira”.

Nafarroako udalen finantza egoera ona dela adierazi du. “113 milioiko aurrezki garbia dute, eta 335 milioiko diru-zaintzako gerakina. Barne kontrolaz ere mintzatu da. “Kontu-hartzailetza egin egiten da, araudiak eskatzen dueneraino. Eraginkortasun-kontrola eta kontrol finantzarioa, ordea, ez da egiten”.

Cabezaren azalpenaren ondoren, talde parlamentarioetako eledunen txanda izan da. Pablo Azkona Geroa Baikoak udal eta kontzejuen lan ona azpimarratu du. Haren ustez, erronka nagusia udal mapa aldatzea da. Horretarako, kontsentsuaren beharra azpimarratu du.

UPNko Yolanda Ibañezen ustez, udalen finantza egoera “ona da eta, alde horretatik, kudeaketa-lezioa ematen digute”. Udal mapari dagokionez, 2019an onarturiko legearen aurka mintzatu da. “UPNk uste du ez dela Nafarroak behar duen legea. EH Bilduren legea da eta PSNren gustukoa ez bazen ere, Bilduk hura garatzeko eskatzen badio, aurrera eginen du”.

Javierr Lekunberri PSNko eledunak udalen lan ona nabarmendu du. Barne kontrolaren arautegia eta 2029ko legea garatu beharra azpimarratu du. “Gastu eta baliabideak hobeki kudeatu behar ditugu, eta horretarako baliabideak elkartu egin behar ditugu. Baina 2019ko legea ez da PSNrena.

EH Bilduko Adolfo Araizek legea garatzearen alde mintzatu da. Udal mapa ez ezik, eskuduntzen banaketa ere argitu behar dira. Bide horretatik lanean segituko dugu, biak onartzeko gai izanen garelakoan”.

Javier Garcia PPkoak udal kudeatzaileen zuhurtzia eta erantzukizuna azpimarratu ditu. “Haiek esker dute udalek finantza egoera ona. Zorra jaitsi izana eta diru-zaintzako gerakina handitu izana txalotu du.

Contigo-Zurekin taldeko Daniel Lopezek ere udalen finantza egoera ona azpimarratu du. Udal maparen aldaketa eskatu du, “eta horixe izanen da gure taldearen apustua”.

Vox taldeko Enrique Jimenezek Kontuen Ganberaren gomendioei ez zaiela kasurik adierazi du, “urtero errepikatzen direlako”. Udal mapa aldatu beharra ere aipatu du, “nafarrek zerbitzu hobeak behar dituztelako”.