Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabezak Xabier Alcuaz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria jaso du

Argitalpen data

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakaria  Xabier Alcuaz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariaren elkartu da gaur goizean. Bilera Alcuaz bere karguaz jabetu ondoren egiten ari den protokolo-bisitetako bat da.

Bisita hau bat dator Nafarroako toki administrazioari buruzko txostenaren argitalpenarekin, gaur bertan plazaratua. Bertan, udalerri, kontzeju eta mankomunitateen irudi ekonomiko eta finantzarioa islatzen da.

Alcuaz (EH Bildu), Tafallako alkatea, pasa den urriaren 6an aukeratu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari.  Alcuazek 755 boto jaso zituen. Alejandro Toquero Tuterako alkateak (UPN) 443 lortu zituen. Eta Barañaingo alkate Maria Lecunberrik (UPN)  40. Azken bi horiek NUKFko lehendakari orde izendatu zituzten.