Skip to main content

ASOCEX

Informazio finantzarioaren eta datuen kontrola, aztergai Sevillan

Argitalpen data

Gaur eguerdian, amaiera eman zaio Sevillan udalen informazio finantzarioaren eta datuen kontrolari buruzko jardunaldiari. Bi eguneko prestakuntza saioa izan da. Atzo hasi zen, Pablo Arellano Estatuko kontu-hartzaile nagusiaren hitzaldiarekin. Sevillako jardunaldietan kontu interesgarriak izan dituzte hizpide, beste beste zibersegurtasuna, digitalizazioa, alogaritmoen erabilpena eta barne kontrola. Kontuen Ganberak lau ordezkari izan ditu: Ignacio Cabeza lehendakaria, Jose Contreras idazkari nagusia, Jose Javier Garcia auditorea eta Esperanza Garcia auditoretzako teknikaria.