Argitalpen data
Iruñeko Maria Inmaculada LHko Ikastetxeko ikasle talde bat gurean izan da bisitan. Administrazio Kudeaketako ikasleak Maite Yarnoz irakaslearekin etorri dira. Gure etxeko bi leku nagusiak ikusi dituzte: barneko patioa eta lehenbiziko solairua. Ondoren, Kontuen Ganberaren bideoa ikusi dute. Azkenik, talde-argazkia egin diegu patioan, bisitaren oroigarri.