Skip to main content

ASOCEX

Jose Antonio Gonzalo, ICACeko presidentea: "Auditorearen bezeroa gizartea da"

Argitalpen data

José Antonio Gonzalo Kontuen Auditorretzaren Institutuko presidenteak azaldu duenez, auditoreek interes publiko handiko lana egiten dute, "benetako bezeroa ez baita kontratatu dituen enpresa, gizarte osoa baizik". Haren ustetan, oraindik badira funtsezko ideia hori barneratu ez duten profesionalak. "Auditoretza egun batetik bestera desager liteke, baldin eta gizarte osoaren intereseko zeregina dela erakusteko gauza ez bagara".

Gonzalok Comptos Ganberak auditoretzaren lege berriaz antolaturiko jardunaldi batean parte hartu du. ICACeko presidenteak azpimarratu du lege berriak auditoreen independentzia indartu nahi duela, "eta hori ezinbestekoa da, gure sinesgarritasunaren oinarria delako". Legearen beste helburuetako bat da Europako auditoreen arteko batasun handiagoa bultzatzea, estatu guztietan  arauak eta txostenak berdintsuak izan daitezen".

ICACeko ordezkariaren iritziz, auditore bati ezin zaio gigorrik jarri txosten batean eman duen iritzia dela-eta. "Zigorra -esan du- gezurraren ondorioa izan daiteke, alegia, egin beharreko pausu eta lanak ez dituelako egin, eta horregatik da hain garrantzitsua ikuskapen lana. "Guk prebentzio lana egin nahi dugu, baina hasierako kontrol horrek huts egiten duenetan zigorra jarri beharko diogu lana behar bezala egiten ez duenari, gurea gizartearen intereseko lana delako"

Gonzalorekin batera, beste hiru adituk ere parte hartu dute jardunaldian: Jose Javier Castillo, kontuen azterlaria, Ramon Madrid, ekonomialarien erregistroko presidente ordea eta Eladio Acevedo, auditoreen erregistroko idazkari nagusia. Hasierako hitzaldia Elena Torres Parlamentuko presidenteak egin du, eta Helio Robleda Comptos Ganberako presidenteak amaierakoa.