Skip to main content

ASOCEX

Jose Maria Fernandez Pirla hil da

Argitalpen data

Jose Maria Fernandez Pirla, Espainiako Kontuen Epaitegiko lehendakari ohia pasa den astean hil zen, 96 urte zituela. Fernandez Pirla Madrilgo Complutenseko katedraduna zen. 1982tik 1988ra, Espainiako Kontu Epaitegia zuzendu zuen. Kargua hartu zuen urtean berean hasi zen lanean Kontuen Ganbera, Estatuko lehen kontu epaitegi autonomikoa. Kontuen Ganberak harreman estua izan zuen Pirlarekin. 1983an Kontuen Ganbera ezagutarazteko jardunaldiak egin ziren, garai hartako punta puntako adituekin. Fernandez Pirlak ere parte hartu zuen.

Irudian, Nafarroako Museoan eginiko jardunaldien inaugurazio ekitaldia. Pirla erdian zutik, solasean. Haren eskuinean, Carlos Solchaga Industria eta Energia ministroa; Victor Manuel Arbeloa Parlamentuko lehendakaria; eta Mariano Zufia Kontuen Ganberako lehendakaria. Haren ezkerrean, Hubert Weber austriarra, handik urte batzuetara Europako Kontue Epaitegiko lehendakaria.